viernes, 29 de septiembre de 2017

Tren sozialaren aldeko Iruñerriko Plataforma aurkeztu dute

Tren sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriako Plataforma aurkeztu dute Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.


Plataformaren helburu nagusia garraio ereduaren gaineko eztabaida sustatzea da, herritarren benetako parte hartzea bilatuz. Eskualdeak Abiadura Handiko Trenaren aurrean duen kontrakotasuna ikusaraztea ere bilatuko dute. [Iturria: Argia.eus]


AHTren proiektua salatu dute bereziki eragingo dituen albo kalteengatik: “Ororbian sortuko duten zabortegia, biaduktoak, hamasei metroko ezpondak, tunelak eta hainbat natur inguruneen suntsiketa” adibidez.

Sustrai-Erakuntzak joan den irailean aurkeztutako Tren Sozialaren aldeko proposamenarekin bat egin dute. Euren iritziz ere, hirugarren errail bat gehituta, kosteak eta kalteak murriztuko lirateke eta pertsonen eta merkantzien garraioa hobetu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario