viernes, 3 de noviembre de 2017

21 enpresa komitek tren ereduari buruzko eztabaidaren alde kalera ateratzeko deia luzatu dute

21 enpresa komitek, ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS  EHNE eta HIRU sindikatuekin batera, AHTren aurka azaldu eta Nafar Gobernuari eskatu diote Nafarroak behar duen tren ereduari buruzko eztabaida sozial et aparte hartzailea martxan jartzeko. Egunetik egunera gehiago gara eta azaroaren 11n kalea berreskuratzera goaz!
Agerraldiko testua:

Adierazpen hau sinatzen dugun gizarte-erakundeok, sindikatuok eta alderdi politikook Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako jarrera irmoa berretsi nahi dugu. Urte luzez eztabaidatu eta mobilizatu gara AHT-ren harira. Iraganean balioetsi genuen aurreko Nafarroako Gobernuak eta Madrileko Gobernuak egin nahi zuten azpiegitura, “inondik inora doan trena” izenaz ezagutzen genuena, xahubidea izateaz gain, burugabekeriatzat hartzen genuen. Horrengatik adierazi genuen ere gure engaiamendua proiektua bertan behera gera zedin.


Adierazpen honen sinatzaileok adierazi nahi dugu:

AHTa ez dela beharrezkoa eta ez dugula nahi. Burugabekeria eta beharrezkoa ez den makroazpiegitura batez ari garela; ez dela onargarria gizarte-errentagarritasunaren ikuspuntutik; gure erkidegoa zeharkatzen duela, baina hala ere, ez diela erantzuten haren interesei, ez eta haren premiei ere; zuritu ezinezko xahubide ekonomikoaz ari garela; Tafalla eta Tutera baztertzen dituela eta “garapen-eredu basati baten” adierazgarri dela; agortze bidean den petrolioa eta dagoeneko jasaten ari garen klima aldaketaren kontestu honetan ezinbestekoa litzatekeen garapen jasangarriarekin bat egiten ez duena.

Azpiegitura honek lanpostuak sortu ordez, momentu honetan leudekenak suntsituko lituzke. Ala hola, igaro edo geldituko ez litzatekeen geltoki eta geralekuetakoak besteak beste. Sortuko lirateken lanpostuak prekarioak izatean, lan istripuak izateko aukera handiari bide emango litzaioke (gogoratzea besterik ez, EAEko AHTaren lanetan izandako 8 hildakoak).Honekin batera, lan jardunaldi luzeak eta derrigortutako aparteko orduekin betetzeak, segurtasun arau minimoak ez betetzea ekarriko luke.

Kostu eta kalte gutxiago egingo luketen alternatibak egonda ere, hauek ez dira kontuan hartu. Urteetan zehar dagoen trenbide sarea ez da berritu. Nahikoa litzateke dagoen trenbide sarea egungo behar errealetara egokitzea, ala hola, ibilbidea bikoiztuz, hirugarren ibilbide bat sortuz edo/eta maiztasunak eta geltokiak hobetuz.

Nafarroak behar duen garraio eredua definitzeko eztabaida sozial erreal bat zabaltzea eskatzen dugu. Garraio publikoa indartu eta erabilera pribatuko garraioa alboratzen duen eredua sustatuz. Hau honela, langileriak irisgarritasun segurua izango luke beraien lantokietara iritsi ahal izateko eta garraio pribatua baztertuz, istripuak izateko arriskua gutxituz.



Hau guztia gatik, eragile sinatzaileok:

-Nafar gobernuari trenaren inguruko eztabaida sozial eta politiko bat martxan jartzeko dei egiten diogu. Nafarroako herritarren beharrizanetara egokitutako trenbide sare sozial, justu eta jasangarria litzateke helburua.

-Alde batetik konpromisoa hartzen dugu azpiegitura honen kontrako jarrera amankomun bat bultzatzeko. Bestetik Nafarroako herritaren borondateari entzunez alternatiba bat eraikitzera ere konprometitzen gara. Manifestazioa prozesu honen hasiera besterik ez da izango.

-Nafarroako gizarteari gonbitea luzatzen diogu Azaroaren 11n arratsaldeko 5etan Gaztelu Enparantzan egingo den manifestazioan partehartzera.

Nafarroa, 2017ko azaroaren 3a




ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS EHNE, HIRU eta momentuz atxikimendua eman duten enpresa-batzordeak:

VISCOFAN, ELEKTRA, LÁCTEOS DE NAVARRA, ARGAL, ZULUETA, NASERTIC, KYBSE, EROM, INGETEAM, ID LOGISTICS, GORVI, NORTON, CINFA, GAMESA AGOITZ, SAS AUTOSYSTEMTECHNIK S.A., SGE, GURPEA, FLACE, ELECNOR, TROKELSA, USCAL,

No hay comentarios:

Publicar un comentario