miércoles, 8 de noviembre de 2017

260 hautetsitik gora AHTren kontra azaldu eta larunbateko manifestaldiarekin bat egin dute

Nafarroa osoko eta sentsibilidade ezberdineko 260 hautetsi baino gehiagok AHTren proiektua arbuiatzen duen manifestua aurkeztu dute eta Nafar Gobernua korridorearen eraikuntzan modu batean edo bestean parte hartzeko aukera arbuiatu dute ere.

Sinatzaileek Nafarroak behar duen tren ereduari buruzko eztabaida sozial eta parte hartzailea abiatzearen alde agertu dira eta larunbatean Iruñean izango den manifestaldiarekin bat egin dute.

Agerraldiko testua:

Adierazpen hau babesten dugun Alkate eta zinegotziek AHTren aurkako gure posizioa berretsi nahi dugu. Era berean garraio herritar eta sostengarria izango litzatekeen tren eredu baten aldeko apostua egiten dugu. Zentzu horretan, datorren Azaroaren 11an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Adierazpena:

AHT zentzurik gabeko azpiegitura erraldoia da, batere beharrezkoa ez dena, onartezina errentagarritasun sozialaren ikuspuntutik, inongo justifikazio ekonomikorik ez duen diru xahutzea eta ingurugiroan kalte handia eragiten duena. AHT gure komunitatea gurutzatzen du goitik behera, baina ez die bere behar eta interesei erantzuten. Esaterako Tafalla eta Tutera bazterrean uzten ditu. Azken finean eredu desarrollista basati erantzuten dion proiektua baino ez da. Nafarroako aurreko Gobernuek eta Madrilgo Gobernuak egin nahi zuten proiektua, eta berriki Fomentok berrartu duena, “inondik inora doan trena” da, zinez zentzurik gabekoa.

Ez dugu onartzen Nafarroako Gobernua AHT egiteko inongo inplikaziorik edukitzea, ez AHTren jatorrizko eredua (Madrilgo Gobernuaren proposamena), ez eta horren kopia hobetua den TAP izenekoan. Ildo beretik, ez dugu onartzen proiektu horri buruzko edozein konbenioa sinatzea, ez eta AHTrekin modu batez edo bestez babestea eta kolaboratzea.

Lurraldea kohesionatu eta Nafarroako herritarren zerbitzura egongo den tren baten alde egiten dugu.
- Merkantzia eta pertsonen eguneroko garraioaren zati handi bat efikazia eta efizientziarekin konponduko duen trena.

- Ahalik eta toki eta jende gehiagorengana ailegatuko dena, eta arrazoizko prezioa izango duena.
- Eskualdeak lotuko dituena eta errepinde bidezko garraioaren aldean alternatiba erreala izango dena.

- Egungo trenbide eta baliabaideak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituena.

Nafarroak behar duen trenari buruzko eztabaida soziala irekitzea eskatzen dugu. Nafarroako gizarteari aukera eman behar zaio eztabaida horretan parte hartu eta

aurkez litezkeen alternatiba ezberdinen artean hautatzeko.

AHT gelditu eta eztabaida sozial hori bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario