viernes, 24 de noviembre de 2017

AHTarentzako desjabetzeen kontrako elkarretaratzea Erriberrin


3 urtez lanak geldirik egon ondoren, Madrilgo Sustapen ministerioak  AHTaren lanak berrastea erabaki du, nafar populazioaren gainetik guztiz antisoziala, antiekologikoa eta klasista den azpiegitura erraldoi hau inposatuz. Lehen urratsa Alesbes eta Erriberri arteko nahitaezko lurren desjabetza izan da eta aste honetan zehar, lur desjabetzen sinadura ekitaldiak  Martzilla, Azkoien, Faltzes, Alesbes eta Erriberrin burutu dira.

Izapide honen aurka protesta egiteko gaur goizean Erriberriko udaletxearen aurrean desjabetzak sinatzen ari ziren bitartean 40 bat lagun elkartu dira guardia zibilaren begiradapean. “Mozala legea”ren isuna saihesteko, hiru taldetan banatu dira, udaletxearen aurrean, atzean eta gaztelurako bidean. Hiru taldeek azpiegitura honen aurkako leloak oihukatu dituzten bitartean   eskuorriak banatu dira.  AHTren proiektua gelditzea  eta trenaren inguruko benetako eztabaida partehartzailea eskatu dute, egungo trena hobetzea alternatibarik onena delako.

Aipatu behar da Erriberriko udalak desjabetzeen aurkako hiru alegazio aurkeztu dituela eta UPNko  zinegotziek AHTaren alde aurkeztutako mozioa errefusatu duela.

AHTren dirua gastu sozialentzat!  Trena bai, AHTrik ez!   ¡Herriak erabaki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario